Gure proiektua

Eraldaketa ekologiko eta sozial baten aldeetatik

 

Planetak bizi duen krisi sozio-ekologikoaren aurrean eta ohiko alderdien ezgaitasuna ikusirik, premiazkoa da eremu sozio-politikoan ekintzara pasatzea. Denbora gehiago galtzen ez badugu, bere aukerak izango dituen gizarte eta kultura modelo desberdin bat jarri behar dugu martxan.

 

Orain, mugarik eta zentzurik gabeko hazkundean oinarritutako garapen modelua ez baita jasangarria. Nahiz eta denbora batean, koste ekologikoak kontutan hartu gabe, modelu horrek baldintza materialen hobetzea bilatzen zuten gizarteei erantzuna eman ahal izan bazien ere, gaur egun berdintasunerako, jasangarritasunerako eta biziraupenerako arriskutsua den gainbeheran sartu da.

 

Berdeak – Verdes taldetik egungo modelu sozio-ekonomikoa gainditzeaz gain, edozein ekoizpen modelu ere atzean utzi nahi dugu.

 

Bide hori itxi ezean, aurrekaririk gabeko energia, klima, bioaniztasun eta ingurugiro krisia pairatzen jarraituko dugu. Premiazkoa da ingurugiro oreka lortzeaz gain, ondorengo eragileen arteko oreka lortzea ere: justizia globala baliabideen ustiapenean eta egungo eta etorkizuneko gizaldien aukerak.

 

Bake eta konpromisozko bideetatik borroka egitea aukeratzen badugu, basakeriaren aurrean gizartea aukeratu genezake.

 

Mugarik gabeko hazkundearen ideian oinarritzen diren estruktura ekonomiko eta sozialak bideraezinak direla pentsatzen dugu. Horrela, gure gizartea bideratu duen “hazkundearen” eta “garapenaren” gizarte kontratuari epea bete zaiola baieztatu dezakegu. Egun, iraunaraztea beste erantzunik ezin du eman. Iparraldeko herrialdeen ongizatea Hegoaldeko herrialdeen zoritxarra sakontzetik mantentzen da.

 

Beraz, kontsumo baxukoa izango den eta aztarna ekologiko txikiagoa edukiko duen ezagutzaren eta berrikuntzaren industria osteko gizarte baterantz ekin behar diogu. Bidezkoa, guztiendako berdina eta planetarekin harmonian egongo den gizartea. Berau lortzeko ezinbestekoa den aldaketa txukun eta parte hartzaile bat martxan jartzeko ordua da.

 

Ekologia politikoak mundua birpentsatu eta guztion artean aldatzeko aukera berriak zabaltzen dizkigu. Guztiz erradikala den ikuspegi batetik eta pauso txikien erreformismoa alde batera utzi gabe.

 

 

Mundu aldatzen ari da, aldatu Berdeak – Verdes taldearekin.

 

 

AIRE 2011 MANIFESTUA